martes, 29 de noviembre de 2016

Nace Herritar Batasuna – Unidad Popular

 
Herritar Batasuna, nueva Unidad Popular euskaldun y socialista

La nueva propuesta de "Herritar Batasuna"(Unidad Popular), nace de la confluencia de distintos movimientos, organizaciones y militantes a título personal, como pueden ser la asamblea de represaliad@s Askatasunaren Bidean, Euskal Herriko Komunistak, o el partido Eusko Ekintza entre otros colectivos y movimientos.
 
En su documento fundacional llaman a recuperar los planteamientos históricos del independentismo revolucionario vasco y plantean como sus objetivos la consecución de la independencia, el socialismo, la euskaldunización, el feminismo y el ecologismo.Además reivindican la legitimidad arrebatada hace 500 años con la conquista del Estado Navarro por parte de Castilla, a partir de 1512.
 
La nueva propuesta reivindica también la amnistía, el internacionalismo, el antiimperialismo, el antifascismo, la Europa de los Pueblos Libres, e incluye la denuncia del patriarcado, la homofobia y alerta de la crisis ecológica global que estamos viviendo en la actualidad.
 
El documento define la propuesta en 21 puntos, más otros 11 sobre la organización de la nueva Unidad Popular. Os dejamos el documento integro en euskara y la traducción al castellano.
 
 
[Euskara]
 
HERRITAR BATASUNA
 
HERRITAR BATASUNA, alderdi, talde eta antolakunde soziopolitiko, herri mugimendu zein militante independente eta burujabeen konbergentzia eta elkargunea gara. Batzuk, euskal estatua den Nafarroako konkista progresibo eta iraunkorraren aurka jarduten duen patriotismo nafarraren ildokoak; beste batzuk, 1930 inguruan sortutako Ezkerreko Abertzaletasun Ekintzalekoak; edo 1950 aldean abiatu zen Euskal Nazio Askapenerako Mugimendukoak ere; baita geure borroka Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailean kokatu nahi dugun gazteok ere; honekin batera, joera libertario, komunista, ekologista, komunalista eta bestelako ezkerreko sentsibilitateetatik, proiektu global honetara hurbildutako kolektibo eta herritarrok oro har.
 
Azken garaietan Euskal Herria, hau da, Nafarroa Osoa askatzeko mugimenduak bizi duen krisi estrategiko larria kontuan harturik, Ezker Abertzaleko sektore batek bultzatu duen norabide aldaketa erreformista eta desmobilizatzaile zein praktika elektoralista-instituzionalista hutsaren eraginez, Herri honen askatasunaren aldeko borroka guztien oroimena, eta bereziki 1978ko Herri Batasunaren gogo independentista eta sozialista iraultzailea berreskuratu, aberastu eta eguneratzeko asmoz, HERRITAR BATASUNA berria antolatzen hastea erabaki dugu. Horretarako, denon adostasunez, geure oinarri, helburu eta antolakuntzarako printzipioen txostenaren lehen zirriborroa idazten eta gauzatzen ari gara, guztion arteko kritika eta ekarpenez osatzen joateko. Hona hemen proposamena:
 
1. XX. mendeko EUSKAL ABERTZALETASUN IRAULTZAILEAren planteamendu historikoak berreskuratzea, XXI. mendeko egoerara egokituz eta eguneratuz.
 
2. Ildo honetatik Ezker Abertzale independentista eta sozialista iraultzailearen lau helburu historikoak aldarrikatzea, aurrera eramateko eta gauzatzeko deliberamendu osoarekin: INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, BIRBATASUNA eta BERREUSKALDUNTZEA.
 
3. Herri mugimenduen borroken garapenaren ondorioz gehitutako beste bi helburuak ere geureganatzea: FEMINISMOA eta EKOLOGISMOA.
 
4. Euskaldunok mendez mende sortu, eraiki, indartu eta bitarteko guztiez defendatu genuen estatu nazionalaren legitimitate historiko, juridiko, politiko eta diplomatikoa defenditzea eta praktikara eramatea: NAFARROA. Estatu hau bortxaz eta indarkeriaz eraitsia eta konkistatu zuten Espainiak eta Frantziak. Nafarroa da euskaldunon estatu nazionala, eta Euskal Herriaren berreraikuntza nazionalaren zein askapen sozialaren abiapuntua hor kokatzen dugu.
 
5. Ez dugu Nafarroako estatua idealizatzen. Beste edozein formazio ekonomiko sozial historiko bezala, hura ere klase borrokan murgilduta zegoen. Konkista, hain zuzen ere, klase borroken ondorioa izan zen. Nafar estatua da euskal sozietateak erdietsi duen barne garapenaren emaitzarik gorena, zeina errotik suntsitua izan den konkista progresibo eta iraunkorraren ondorioz. Nafarroa Osoaren DESKONKISTA sustatu nahi dugu, askatasuna maila guztietan erdiesteko.
 
6. Konkista ez da iraganeko kontu hutsa, ezta gure eguneroko bizitzan bat ere ondoriorik ez duen detaile historiko ezdeusa, baizik eta inoiz, inolaz ere, preskribitzen ez den krimen estrukturala, gaur egun ere, gure Nazioaren bizitza eta bereziki langile eta sektore herritarren eskubide guztien gauzatzea iraunkoriki eragotzi eta sakonki mugatzen dituena.
 
7. Etengabeko konkistak ekarri gaitu subordinazio egoera honetara, eta NAFARROA OSOAREN INDEPENDENTZIAk bakarrik, kapitalismotik ateratzearekin batera, irekiko dizkio Euskal Herri Langileari Askatasun Osoaren ateak. Estatu konkistatzaileen aurkako DESKONKISTAK, bere sakon eta zabalean, eta horren baitan bereziki, merkantziaren dinamikatik askatzeak ekarriko digu libertatea eta askapena maila guztietan: estatala eta nazionala, soziala eta ekonomikoa, klase eta generokoa, norbanakoa eta kolektiboa, kulturala eta linguistikoa. Hori da, hain zuzen ere, AUTODETERMINAZIOA, Euskal Herri Langilearen emantzipazioaren prozesu global eta integral gisa ulerturik. Orduan bakarrik izanen gara jende librea jendarte libre batean.
 
8. Estatu konkistatzaileek planifikatu zuten deserrotze, menderatze eta asimilazio politika kriminalaren baitan kokatzen dugu euskaldungoaren aurkako ETNOZIDIOA. Euskararen ordezkatze eta desagertze sistematikoaz, nazio honen kontzientzia eta kultura suntsitu nahi izan zituzten Espainiak eta Frantziak. Horregatik gure helburua hauxe bera da: NAFARROA OSOAren BERRREUSKALDUNTZEA, gure Populua, berriz ere, modu libre eta konszientean, Euskararen Herria izan dadin, EUSKAL HERRIA, hau da, Euskaldunon Herria. Zenbat eta Nafarroago, orduan eta Euskal Herriago. Zenbat eta Euskal Herriago, orduan eta Nafarroago.
 
9. Nafarroa eta Euskal Herria elkarren osagarriak diren kontzeptuak dira. Biek osatzen dute gure formazio ekonomiko-soziala, hau da, gure jendartea, zeinak Historiaurretik, Europako jatorrizko herri indigena honek garatu baitzituen hizkuntza, kultura, lana antolatzeko moldeak eta harremanak, zibilizazio oso bat, gure Herriaren kontzientzia, nortasuna eta izatea dialektikoki eraiki duena.
 
Errealitate estatal, nazional, sozial eta kultural beraren bi aldeak dira. Batak azpimarratzen du sozietate politiko burujabea, besteak, mendeetako komunitate linguistiko eta kulturala. Bien arteko osagarritasunean datza nazio berreraikuntzaren giltza eta askapen sozialerako klase borrokaren marko burujabe egokia.
 
10. Nafarroako konkistaren ondorioz sortu zen gatazka armatua konkistatzaileen eta konkistatuon artean. Mendez mende iraun duen etengabeko zapalkuntza honek eragin ditu milaka eta milaka hildako eta errepresaliatu. AMNISTIA OSOAren eduki politikoaren defentsa tinko eta fermua egingo dugu: euskal preso, iheslari, deportatu, eta oro har errepresaliatu politiko guztiak baldintzarik gabe etxeratzearekin batera, gatazka politikoa eragin zuten arrazoien konpontze orokor eta behin betiko gisa. Horregatik, AMNISTIA zentzu honetan lortzen ez badugu, DESKONKISTA OSOAren ildotik, gatazkak bere horretan iraunen du.
 
11. Herritar Batasunak KLASE IZAERA edukiko du, langileon protagonismoa bultzatuz.
 
Eguneroko praktikan egiaztatu behar dugu langileon gidaritza politikoa maila guztietan, klase kontzientzia nazionala indartuz etengabe. Herritar Batasuna, Euskal Herri Langilearen Batasuna da, eta bereziki, Euskal Langileriarena. Nazioaren askatasuna Independentzia berreskuratzea den bezalaxe, langileen askatasuna Sozialismoa da. Baliabide eta produkzio tresnak herritarronak dira, eta ez dira bakar batzuen eskuetan egon behar. Industria, energia, lurra, elikagaien ekoizpena, baliabide naturalen hustiapena, garraioa, komunikazio sareak, kultura, irakaskuntza, osasungintza, hedabideak, eraikuntza, finantza sistema... Jabego publiko, sozial, kolektibo, komunal, autogestionatu eta auzalorrezkoa lehenesten dugu. Propietate pribatua interes kolektiboaren mende dago. Independentzia behar dugu Sozialismoa askatasunean eraikitzeko, eta Sozialismoa, benetan independenteak izateko. Prozesu askatzaile beraren bi aldeak dira.
 
12. Libertatea maila guztietan nahi dugu. Hori ezinezkoa da emazteok errotik zapalduta bagaude. PATRIARKATUAren aurkako eta emakumeen askapenaren aldeko borroka feminista dira gure jardueraren ardatza. Gure helburua, patriarkaturik gabeko jendarte parekidea da.
 
13. Ildo beretik, HOMOFOBIA errefusatzen dugu. Nork bere afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu denontzat.
 
14. Planeta mailan gertatzen ari den krisi ekologiko globala erakusten ari da sistema kapitalistak ezin duela inolaz ere espezie bezala ezinbestekoa dugun Naturarekiko oreka gauzatu. Horretarako interes pribatuetan oinarrituko ez den sistema sozioekonomikoa eraiki beharko dugu. Beraz, ANTIKAPITALISTAK gara argi eta garbi. Gure Sozialismoa, beraz, ezinbestez EKOSOZIALISMOA izanen da, LUR AMAren errespetuan oinarritua. Gu AMA LURrarenak gara, LUR AMA ez da gurea.
 
15. Ezker Abertzale independentista eta sozialistaren borroka guztien OROIMEN HISTORIKOA eta KONTAKIZUN PROPIOA berreskuratu eta aldarrikatzea, bere arku kronologiko osoan, 1930tik gaur arte, inolaz ere ahantzi gabe lehenagoko borroka guztiak, bereziki Nafarroaren konkista progresibo eta iraunkorra hasi zenetik, XI-XII. mendeetan. Aldi berean, Euskal Herrian izan diren klase gatazka guztiak analizatu behar ditugu, hasieratik gaur arte, gure oroimenaren giltza direlako, eta etorkizun aske baten oinarria.
 
16. INTERNAZIONALISMOA, ANTIFAXISMOA, ANTINPERIALISMOA : Herri zapaldu guztienganako elkartasunarekin batera, egitura inperialisten aurkako jarrera tinkoa. Lehenik, NATO, zeinaren aurka 1986an, egoera antidemokratikoan izanik ere, Hego Euskal Herriko herritarrek bozkatu baitzuten. Bigarrenik, Europar Batasunaren gaur egungo egitura oligarkiko eta antidemokratikoak, bereziki Europako Banku Zentralaren gezurrezko "independentzia" eta euroaren diseinu zein kudeaketa neoliberal autoritarioa, zeinak baitira oligarkia kapitalisten, espekuladore finantzieroen eta transnazional monopolisten diktaduraren tresnak. Nafar Estatua Europako parte garrantzitsua izan zen, eta Nafar Errepublikaren europartasuna aldarrikatzen dugu.
 
Bainan Europako Herrien askatasuna bahitu duten marko kapitalista eta inperialista horietan ez dago libertate nazionalik, ezta sozialik ere. Herri askeen Europa behar dugu, hau da, merkatu finantzieroen tiraniatik eta kapitalaren aginduetatik libre eta burujabe.
 
17. Kapitalismoaren krisi global larria faxismoaren hazkundea indartzen ari da egunetik egunera, Europan bereziki. ANTIFAXISTAK garenez, ARRAZISMOA eta XENOFOBIAren aurka borrokatuko gara etengabe.
 
18. MOBILIZAZIOA, DESOBEDIENTZIA, INTSUMISIOA eta ERRESISTENTZIA AKTIBOA izango dira gure borroka tresnak Estatu inbaditzaileen aurkako KONFRONTAZIOAN. Gaurdanik hasita, gure nazioaren egitura estatalak berreraikitzeko deliberamendu osoa dugu, eta egitura estatal horiek Herri Langilearen askatasunaren zerbitzuan izanen dira.
 
19. Herri eta langile mugimenduan oinarritutako HERRI BOTEREAren estrategia izango da gurea. Honen ondorioz, FUNTZIONAMENDU ASANBLEARIOA, demokratikoa, parte hartzailea, gardena eta behetik gorakoa segurtatuko dugu, HERRI BOTEREA eguneroko praktikara eramanez, degenerazio burokratiko instituzional guztien aurka. Gure egitura eta erabakigune guztietan, batzarrek botere, autonomia eta ahalmen osoa ukanen dute, informazio guztien jabe.
 
20. ERREPUBLIKA KONFEDERALA defenditzen dugu. Auzo, lantoki, herri, hiri zein eskualdeetako batzarre burujabeetan behetik gora, egituratzen den Nazioa eta Estatua. Gure zuzenbide pirinearrean oinarriturik, botere administratiboa Herriari itzuliz eta eliteei kenduz; propietate pribatuan oinarrituriko legedia gaindituz; batzarre, auzolan eta auzalorren instituzioak eta funtzionamendua bere osoan berreskuratuz. Gurea euskaldunon Estatu-batzarrea da. Auzo batzarreak dira Herri Boterearen lehen oinarria, gainontzekoak subsidiarioak dira.
 
21. LAIKOTASUNAren defentsa, bere zentzu zabalenean. Fundamentalismo eta integrismo guztien aurka, gure errepublika estatu laikoa izanen da, nork bere erlijioa edo erlijiorik eza askatasun osoz bizitzeko eskubidea ukanen du, inor zapaltzen ez dueno. Estatua eta erlijioak argiki banatuta egongo dira.
 
Hona hemen Herritar Batasuneko antolakuntzarako printzipioak:
 
1. Herritar Batasuna, alderdi politikoz eta norbanakoez gain, askotariko eragilek ere osatuko dugu: langile asanbladak, sindikatuk, gazte taldek, antolakunde sozial eta sektorialek..., hala nazio eremuan nola herri eta eskualde mailan ere.
 
2. Aipatutako eragile hauek guztiek Herritar Batasunaren erabakiguneetan parte hartuko dute, berdintasunean eta ahalmen zein eskubide osoz. Taldeen sektorializazioa saihestu behar da gure jardunean. Antolakunde guztiek parte hartu behar dute lerro taktiko eta estrategiko nagusi guztiak erabakitzeko, aldi berean nork bere borroka sektorialari garrantzia emanez.
 
3. Aniztasun hau, Herritar Batasunarentzat oztopo izan beharrean, aberastasun iturria da, borroka fronte asko sortzeaz batera, errepresioa zailduz, eta buru anitzeko herensuge gisa jokatuz.
 
4. Herritar Batasuna akordio taktiko eta estrategikoak adosteko gunea da, eta aldi berean gure arteko desadostasunak kudeatzeko lekua ere.
 
5. Herritar Batasunaren egitura poliedrikoa izanik, aliantza eta harremanak ere horrelakoak izango dira. Honek esan nahi du harreman eta aliantza sareak asko zabal daitezkeela Herritar Batasuneko eragileen aldetik, azken hau bere osotasunean eta ildo estrategikoan konprometitu gabe.
 
6. Herritar Batasunaren erabakiguneak herri/auzo, eskualde eta nazio/estatu batzarrak izango dira.
 
Herrialdeak ez dira antolaguneak izanen, oinarrizko egitura eskualdeak, herriak eta auzoak izango baitira, ahalik eta autonomiarik handienaren jabe. Herrialdeak konkistaren ondorioz sorturiko egiturak dira.
 
7. Herritar Batasunak lan batzorde nazionalak izango ditu, beti ere Nazio Batzarraren kontrol eta agindupean.
 
8. Herritar Batasuna autogidatzen da denon artean, maila guztietako batzarretan, molde asanblearioan. Ez dago gidaritza edota zuzendaritza nazionalik, koordinazio nazionala baizik, eta gauza bera herri, auzo eta eskualdeetan ere.
 
9. Herritar Batasunaren izaera estrategikoak ez du inolaz ere ukatzen taktikoki antolatzea bestelako egitura edota aliantza sozio politikoetan. Esate baterako balizko gune subiranistan, edota eskubide sozialen aldeko fronte herritarrean.
 
10. Herritar Batasunaren funtzionamendu demokratikoa eta izpiritu kritikoa handitze aldera, oinarri militantearen formazioa, ezagutza eta prestakuntza etengabe bultzatu eta sustatuko dugu egiturako maila guztietan. Borroka teoriko-ideologikoa eta ideien bataila funtsezkoa dira guretzat.
 
11. Herritar Batasunak, sistemaren aldeko alderdi politiko klasikoen ezaugarriei ihesi egingo die, bereziki autoritarismoa, sektarismoa, burokratizazioa eta oskurantismoa ebitatuz, Frantzia eta Espainia estatu zapaltzaileen zein nazioarteko kapital monopolistaren aurkako konfrontaziorako tresna bilakatuz eta batasuna deskonkistaren aldeko borroka emantzipatzailean eraikiz.
 
Programa politiko askatzaile eta iraultzaile hau, NAFAR ERREPUBLIKA eta bere sinonimoa den EUSKAL ERREPUBLIKAren aldarrikapenean laburbiltzen da. Nafarroaren independentzia eta Euskal Herriaren sozialismoa erdiesteko, goazen, gaurtik hasita, Herritar Batasun berria denon artean antolatzera! Barakaldon, 2016ko azaroaren 26an.
 
________________
 
[Castellano]
 
HERRITAR BATASUNA (Traducción del texto original en Euskera)
 
Herritar Batasuna somos la convergencia y punto de encuentro de partidos, grupos y organizaciones sociopolíticas, movimientos populares y militantes independientes y soberanos. Unos, de la línea del patriotismo navarro activo contra la conquista progresiva y continuada de Nabarra; otros, del abertzalismo de izquierdas ekintzale, surgido en torno a 1930; o miembros del MLNV nacido hacia 1950; también jóvenes que queremos situar nuestra lucha en la Izquierda independentista y socialista revolucionaria. Junto con todxs ellxs, colectivos y personas de tendencia libertaria, comunista, ecologista, comunalista y de otras sensibilidades sociopolíticas de izquierda que se han acercado a este proyecto global.
 
Teniendo en cuenta la grave crisis estratégica que en estos últimos tiempos vive el movimiento para liberar Euskal Herria, o lo que es los mismo, la Nabarra Entera, como consecuencia del cambio de dirección reformista y desmovilizador y d ela práctica puramente electoralista e institucionalista, que ha impulsado un sector de la Izquierda Abertzale, y con la intención recuperar, enriquecer y actualizar la memoria de todas las luchas a favor de la libertad de este Pueblo, y especialmente el espíritu abertzale y socialista revolucionario de Herri Batasuna de 1978, hemos decidido comenzar a organizar la nueva UNIDAD POPULAR. Para ello, con el acuerdo de todxs, estamos redactando y concretando el primer borrador del texto de nuestras bases, objetivos y principios organizativos, para que sea completado mediante las aportaciones y críticas de todas y todos. He aquí la propuesta:
 
1. La recuperación de los planteamientos políticos históricos del abertzalismo revolucionario vasco del siglo XX, adecuándolos y actualizándolos a la situación del siglo XXI.
 
2. En esta línea, reivindicar los cuatro objetivos históricos de la Izquierda Abertzale independentista y socialista revolucionaria, con total determinación de llevarlos adelante y realizarlos: INDEPENDENCIA, SOCIALISMO, REUNIFICACIÓN y REEUSKALDUNIZACIÓN.
 
3. A su vez, asumir también los dos objetivos incorporados como consecuencia del desarrollo de las luchas de los movimientos populares: el FEMINISMO y el ECOLOGISMO.
 
4. Defender la legitimidad histórica, jurídica, política y diplomática del estado nacional que, durante siglos, creamos, construimos consolidamos y defendimos por todos los medios lxs vascxs: NAFARROA. Este Estado lo desmontaron y conquistaron por la violencia y el terrorismo España y Francia. Nabarra es el estado nacional de lxs vascxs, y es ahí donde situamos el punto de partida tanto de la reconstrucción nacional, como de la liberación social de Euskal Herria.
 
5. No idealizamos el estado de Nabarra. Como cualquier otra formación económica-social histórica, aquél también se encontraba inmerso en la lucha de clases. La misma conquista se produjo, precisamente, a consecuencia de las luchas de clases. El estado navarro es la máxima expresión del desarrollo interno alcanzado por la sociedad vasca, y fue aniquilado de raíz como consecuencia de la conquista progresiva y continuada. Queremos promover la DESCONQUISTA de la NABARRA ENTERA, para lograr la libertad a todos los niveles.
 
6. La conquista no es un mero acontecimiento del pasado, ni tampoco un irrelevante detalle histórico que no tiene ninguna consecuencia en nuestra vida cotidiana, sino que es un crimen estructural que no prescribe nunca, ni de ninguna manera, y que, también hoy en día, impide permanentemente y limita profundamente la vida de nuestra Nación y, en especial, la realización de todos los derechos de lxs trabajadorxs y sectores populares.
 
7. La conquista continuada nos ha traído a esta situación de subordinación, y solamente la INDEPENDENCIA de la NAVARRA ENTERA, junto con la salida del capitalismo, podrán abrir las puertas de la Libertad Plena al Pueblo Trabajador Vasco. La desconquista contra los estados conquistadores, en su amplitud y profundidad, y dentro de ella especialmente, la liberación de la dinámica de la mercancía, nos traerá la libertad y la emancipación en todos los ámbitos: estatal y nacional, social y económico, de clase y género, individual y colectivo, cultural y lingüístico. Eso es la AUTODETERMINACIÓN, entendida como proceso global e integral de emancipación del Pueblo Trabajador Vasco. Sólo entonces seremos gentes libres en una sociedad libre.
 
8. Situamos en el marco de la criminal política de desarraigo, dominación y asimilación que los estados conquistadores planificaron el ETNOCIDIO contra la comunidad lingüística euskaldun. Con la sustitución y desaparición sistemática del Euskara, tanto España como Francia trataron de destruir la cultura y conciencia de esta nación. Por eso nuestro objetivo es éste: la REEUSKALDUNIZACIÓN de la NAVARRA ENTERA, para que nuestro Pueblo, vuelva a ser de nuevo, de forma libre y consciente, el Pueblo del Euskara, EUSKAL HERRIA, es decir, el Pueblo de lxs euskaldunes. Cuanto más Nafarroa, más Euskal Herria. Cuanto más Euskal Herria, más Nafarroa.
 
9. Nafarroa y Euskal Herria son conceptos complementarios. Ambos integran nuestra formación económico-social, es decir, nuestra sociedad, la cual, como pueblo indígena originario de Europa, desde la prehistoria desarrolló su lengua, cultura y formas de organizar el trabajo y sus relaciones, en definitiva, toda una civilización que, de forma dialéctica, ha forjado la conciencia, el ser y la identidad de nuestro pueblo. Son las dos caras de la misma realidad estatal, nacional, social y cultural. Una subraya la sociedad política soberana, la otra refleja la comunidad lingüística y cultural de siglos.

 En su complementariedad reside la clave de la reconstrucción nacional y el marco soberano apropiado de la lucha de clases para la emancipación social.
 
10. Como consecuencia de la conquista de Nafarroa surgió un largo conflicto armado entre conquistadxs y conquistadores. Esta opresión constante a lo largo de muchos siglos ha provocado, miles y miles de muertxs y represaliadxs. Defenderemos firmemente el contenido político de la AMNISTIA: entendida como, a la par que la vuelta a casa sin condiciones de todxs lxs presxs, exiliadxs, deportadxs, así como de todx represaliadx políticx en general, la solución global y definitiva de las razones que originaron el conflicto político. Por eso si no conseguimos la AMNISTIA en este sentido, en la línea de la desconquista plena, el conflicto seguirá sin resolverse.
 
11. Herritar Batasuna tendrá CARÁCTER DE CLASE, impulsando el protagonismo de lxs trabajadorxs. Debemos realizar en la práctica diaria la dirección política de lxs trabajadorxs en todos los ámbitos, fortaleciendo constantemente la conciencia nacional de clase. La Unidad Popular es así la Unidad del Pueblo Trabajador Vasco y, en especial, de la Clase Obrera Vasca. De la misma manera que la recuperación de la Independencia constituye la libertad de la Nación, el Socialismo es la libertad de lxs trabajadorxs. Los recursos y medios de producción son del pueblo, y no la propiedad de unos pocos. La industria, la energía, la tierra, la producción de alimentos, la explotación de los recursos naturales, el transporte y las redes de comunicación, la cultura, la educación, el sistema sanitario, los medios de comunicación, la construcción, el sistema financiero, etc. Damos prioridad a la propiedad pública, social, colectiva, comunal, autogestionada y común, la propiedad privada se subordina a los intereses colectivos. Necesitamos la Independencia para construir el Socialismo en libertad, y necesitamos el Socialismo para llegar a ser realmente independientes. Son, las dos caras del mismo proceso liberador.
 
12. Queremos la libertad a todos los niveles. Eso es imposible si las mujeres estamos oprimidas de raíz. La lucha feminista por la liberación de las mujeres y contra el PATRIARCADO es el eje de nuestra actuación. Nuestro objetivo es la sociedad paritaria sin patriarcado.
 
13. Igualmente, rechazamos la HOMOFOBIA. Reivindicamos el derecho de toda persona a vivir su afectividad y sexualidad con plena libertad.
 
14. La crisis ecológica global que acontece en el planeta demuestra que el sistema capitalista no puede mantener, de ninguna manera, el equilibrio con la Naturaleza, que nos es imprescindible como especie. Para ello tenemos que construir un sistema socioeconómico que no se base en los intereses privados. Por lo tanto, somos abiertamente ANTICAPITALISTAS. Nuestro Socialismo será inevitablmente el Ecosocialismo, basado en el respeto a la MADRE TIERRA. Nosotrxs pertenecemos a la Madre Tierra, la Madre Tierra no es nuestra.
 
15. Recuperar y reivindicar la MEMORIA HISTÓRICA y el RELATO PROPIO de todas las luchas de la Izquierda independentista y socialista vasca, en todo su arco cronológico, desde 1930 hasta hoy, sin olvidar de ninguna forma todas las luchas anteriores, en especial desde el comienzo de la conquista de Navarra, en los siglos XI-XII. Al mismo tiempo, debemos analizar todos los conflictos de clase habidos en Euskal Herria, desde el principio hasta hoy, porque son claves para nuestra memoria y la base para un futuro en libertad.
 
16. INTERNACIONALISMO, ANTIFASCISMO, ANTIIMPERIALISMO: junto con la solidaridad hacia todos los Pueblos oprimidos, posición firme contra las estructuras imperialistas. En primer lugar, la OTAN, contra la que, en 1986, y a pesar de una situación antidemocrática, votaron los habitantes de Hego Euskal Herria. En segundo lugar, las estructuras actuales oligárquicas y antidemocráticas de la Unión Europea, especialmente la falsa "independencia" del Banco Central Europeo, y el diseño y la gestión neoliberal y autoritaria del Euro, que son herramientas de la dictadura de las oligarquías capitalistas, los especuladores financieros y las transnacionales monopolistas. El Estado navarro fue parte importante de Europa, y reivindicamos la identitadad europea de la República Navarra. Pero en esos marcos capitalistas e imperialistas que han secuestrado la libertad de los Pueblos de Europa, no cabe la libertad nacional ni social. Necesitamos la Europa de los Pueblos libres, esto es, libre y soberana de la tiranía de los mercados financieros y de las órdenes del capital.
 
17. La grave crisis global del capitalismo está provocando día a día el crecimiento del fascismo, en especial en Europa. Como somos antifascistas y lucharemos sin descanso contra el RACISMO y la XENOFOBIA.
 
18. La MOVILIZACIÓN, la DESOBEDIENCIA, la INSUMISIÓN y la RESISTENCIA ACTIVA serán nuestras formas de lucha en la CONFRONTACIÓN con los Estados invasores. Desde hoy mismo, tenemos la total determinación de reconstruir las estructuras estatales de nuestra nación, y esas estructuras estatales estarán al servicio de la emancipación del Pueblo Trabajador.
 
19. Nuestra estrategia será la del PODER POPULAR, basado en el movimiento obrero y popular. Por consiguiente, garantizaremos el funcionamiento ASAMBLEARIO, democrático, participativo, transparente y de abajo a arriba, llevándose así a la práctica diaria el Poder Popular, contra todas las degeneraciones burocráticas. En todas nuestras estructuras y espacios de decisión, los batzarres tendrán todo el poder, autonomía y capacidad de decisión, dueños de toda la información.
 
20. Defendemos la República Confederal. Una Nación y un Estado que se estructuran de abajo arriba en batzarres soberanos de barrio, lugar de trabajo, pueblo, ciudad y comarca. Basándonos en nuestro Derecho Pirenaico, quitar a las élites el poder administrativo para devolvérselo al pueblo. Recuperación total de la institución y el funcionamiento de los batzarres, auzolanes y comunales. El nuestro es el Estado-batzarre de lxs vascxs. La Batzarre vecinal de es la primera base del Poder Popular, el resto de espacios de decisión son subsidiarios.
 
21. Defensa de la LAICIDAD, en su sentido más amplio. En contra de todos los fundamentalismos e integrismos, nuestra República será un Estado laico, en el que cada cual tendrá derecho a profesar su religión, o su falta de ella, con plena libertad, siempre y cuando oprima a nadie. La religión y el Estado estarán claramente separadas.
 
Los principios organizativos de la Unidad Popular son los siguientes:
 
1. La Unidad Popular, además de partidos políticos y personas a título individual, la formaremos agentes plurales: asambleas de trabajadores, sindicatos, grupos juveniles, organizaciones sociales y sectoriales..., tanto de ámbito nacional, como local y comarcal.
 
2. Todos los agentes citados participarán en los espacios de decisión de la Unidad Popular, en absoluta igualdad condiciones, potestad y derechos. Debemos evitar la sectorialización de los diferentes grupos en nuestra práctica diaria. Todas las organizaciones deberán participar en la decisión de todas las líneas tácticas y estratégicas importantes, al mismo tiempo que cada cual concede importancia a su lucha sectorial.
 
3. Esta diversidad, lejos de suponer un obstáculo, es fuente de riqueza. La multitud de dinámicas surgidas en los diferentes frentes de lucha, a modo de un dragón de muchas cabezas, le hacen más difícil el camino a la represión.
 
4. La Unidad Popular es el espacio donde se deciden los acuerdos tácticos y estratégicos, a la vez que el lugar donde se dirimen los desacuerdos entre sus integrantes.
 
5. La estructura de la Unidad Popular es poliédrica, por lo que sus relaciones y alianzas serán de ese tipo. Es decir, que las relaciones y redes de alianzas pueden extenderse mucho por parte de sus integrantes, pero siempre que no se vean comprometidas ni su integridad ni su línea estratégica.
 
6. Los espacios de decisión de la Unidad Popular serán las asambleas de pueblo/barrio, de comarca/merindad y nacional. En consecuencia, desaparecen los "herrialdes" como ámbitos organizativos y de decisión, siendo los pueblos/barrios y las comarcas/merindades las estructuras básicas con la máxima autonomía posible de funcionamiento. Las provincias, son estructuras surgidas a consecuencia de la conquista.
 
7. La Unidad Popular tendrá Comisiones nacionales, y siempre estarán bajo el control y a las órdenes de la Asamblea Nacional.
 
8. La Unidad Popular se conduce a sí misma con la participación y concurso de todxs, y mediante funcionamiento asambleario. No existe una Dirección Nacional, sino una Coordinación Nacional. Idéntica forma de organización regirá en los pueblos, barrios y comarcas.
 
9. La caracterización estratégica de la Unidad Popular no impide su organización/participación, desde el punto de vista táctico, en otras formaciones y/o alianzas sociopolíticas: por ejemplo, en un supuesto frente soberanista, o en un hipotético frente popular en defensa de los derechos sociales.
 
10. En aras a ampliar el funcionamiento democrático y la masa crítica de la Unidad Popular, se potenciará y garantizará la formación y preparación de su militancia en todos los ámbitos de su estructura. La lucha teórico-ideológica y la batalla de las ideas son fundamentales para nosotrxs.
 
11. La Unidad Popular, mediante la puesta en marcha de los principios/criterios hasta ahora señalados para su autoorganización, rechazará aquellos otros que caracterizan a los partidos políticos clásicos favorables al sistema, y evitará especialmente el autoritarismo, el sectarismo, la burocratización y el oscurantismo, convirtiéndose de esta manera en una herramienta para la confrontación contra a los Estados opresores Francia y España y el capital internacional monopolista, a la vez que construirá la unidad en la lucha emancipadora por la desconquista.
 
Este programa político liberador y revolucionario, se resume en la proclamación de la REPÚBLICA NAVARRA, o en su sinónimo, EUSKAL ERREPUBLIKA. En aras a conseguir la independencia de Navarra y el socialismo de Euskal Herria, organicemos entre todxs, desde ahora mismo, la nueva Unidad Popular.
 
Barakaldon, 2016ko azaroaren 26ean.
 
 
----------

1 comentario:

  1. Grupo paramilitar da Colômbia oferece prémios a quem matar os activistas sociais!! No link está a imagem com o comunicado destes assassinos em castelhano!! É esta a paz da Colômbia??? Isto indigna-me!!!

    Retirado de: https://libya360.wordpress.com/2016/11/28/colombia-paramilitaries-offer-bounty-for-murder-of-social-leaders/

    A Central Sindical da Itália manifesta-se a favor do Donbass!!!

    Retirado de: http://novorossia.today/fuerte-solidaridad-italia-se-reune-en-apoyo-de-donbass-2/

    Tentativa de assassinato a Duterte!!!!

    La guardia personal del presidente de Filipinas Rodrigo Duterte fue atacada en la víspera de su visita al sur del país, en la ciudad de Marawi.

    Continua em: https://www.facebook.com/pages/Comit%C3%A9-de-Apoyo-a-la-Ucrania-Antifascista-de-Madrid/412146605593715

    La espía del Pentágono que trabajaba para Cuba y acabó encarcelada
    ¿Cuánta fuerza puede tener una idea? ¿Hasta dónde una persona está dispuesta a llegar en nombre de aquello que cree ser correcto? Atrás de los muros de una prisión de máxima seguridad en Texas, Estados Unidos, una mujer de trazos delicados está presa hace unos 15 años por escoger el difícil camino de combatir algo que consideraba injusto. Durante siete años, trabajando como funcionaria de la Agencia de Inteligencia de Defensa (DIA, siglas en inglés), Ana Belén Montes pasó informaciones a la agencia de inteligencia cubana sobre operaciones del gobierno de Estados Unidos contra Cuba.


    Continua em: https://www.facebook.com/pages/Comit%C3%A9-de-Apoyo-a-la-Ucrania-Antifascista-de-Madrid/412146605593715

    O filho da puta!!!! Merdogan, temendo que Assad conquiste Alepo, o que significaria a derrota da oposição, ameaça invadir a Síria e diz claramente que quer entrar na Síria para derrubar Assad!!!

    Erdogan delcara Oficialmente la Guerra a Bashar y Siria!
    ( Estamos en Siria poner fin al Gobierno de Bashar Al-Assad )


    Retirado de : https://www.facebook.com/pages/Comit%C3%A9-de-Apoyo-a-la-Ucrania-Antifascista-de-Madrid/412146605593715

    ResponderEliminar