viernes, 3 de febrero de 2017

Medias verdades, mentiras y mitos como parte de la guerra psicológica



Egia erdiak, gezurrak eta mitoak gerra psikologikoaren parte gisa.
 
Orain dela egun batzuk Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea elkarrizketatu zuen Saioa Martija kazetariak, “Ahoz Aho +” ETB1-eko saioan.

Elkarrizketaren momentu batean, kazetariak Sortuk “ATArekin” (Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari erreferentzia eginez) harremanik mantentzen ote zuen galdetu zion Rodriguezi. Erantzuna ez zen izan ez bai ezta ez ere. Sorturen bozeramaileak zera esan zuen: “ATAk gezurra erabiltzen du Sorturen kontra”, “gu ez gara etsaiez tronpatzen” eta “ez diegu oihartzun gehiagorik eman nahi iruditzen zaigulako nahikoa oihartzun ematen dietela estatu aldeko hainbat komunikabidek”.
 
Aspaldi idatzitako beste artikulu batean salatu egin nuen batzuek, kasu  honetan Sortuk, “Ad hominem” argudioak erabiltzen zituztela eztabaida politikoa saihesteko tresna gisa. Ad hominem argudioak dira egia izan gabe ere, egiatzat  hartzen diren argudioak, ez sinesgarriak direlako edo ondo egituratuta daudelako, baizik eta gezur horren igorlea zein den oinarri hartuta aintzat  hartzen ditugulako. “Nik arrazoia daukat ni izate hutsagatik eta zuk ezin duzu arrazoirik zu zarelako” gisako argudioaz ari naiz.
 
Hau da hasieratik Sortuk eta bere sare politiko-mediatikoak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurka erabili duen estrategia nagusia, eta ad hominem argudioekin batera gezurra, manipulazioa, gure militanteen inguruko buloen  hedapena eta, kasu zehatz batzuetan, eraso fisikoa ere erabili dituzte. Arkaitz Rodriguezek AAMri ezarri nahi izan dio, beste behin ere, gezurtiaren etiketa.
 
Errealitateari egurrezko betaurrekorik gabe begiratzen badiogu, ordea,  konturatuko gara gezurrak hanka motzak dituela, hain motzak dagoeneko Sortuk eta bere egunkari Garak ipurdia lurretik arrastaka daramatela. Izan dira  bakoitzaren sinesgarritasuna eta zintzotasuna agerian utzi dituzten hiru eztabaida publiko nagusi.
 
Haietako lehenengoa ohar batean Gara-Naizek, beste gezur batzuen  artean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren inguruko informaziorik zabaltzen  ez zuela helarazten ez geniolako esan zuenekoa izan zen. AAMk Garari  bidalitako posta elektronikoen pantailazoa argitaratu behar izan zuen egunkari honen gezurra agerian uzteko. Informazioak jaso, jaso egiten zituen. Ez zuten argitaratzen, sinpleki, gure mugimenduaren aurkako zentsura estrategia bat  mantentzen dutelako. Hori esaterik bazuten, baina errealitatea desitxuratzea nahiago izan zuten, eta gezurretan aritzea da kazetari batek bere kode deontologikoari egin diezaiokeen traiziorik handiena.

Bigarren kasua Parisko epaiketa batean ETAko sei militantek Amnistiaren Aldeko Mugimenduak haietako bati EPPK uzteko gonbitea egin ziola esan zutenekoa da. Honakoan ere, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak  aipatutako presoari igorritako gutuna (presoak planteatutako hainbat galderari erantzutea xede zuena) argitaratu egin behar izan zuen. Bertan horrelako  gonbiterik ez zela agertzen frogatuta gelditu zen, eta orduan hasi ziren era  guztietako aitzakiak: “bueno, ez du jartzen baina interpretatu daiteke”, amonak erretzen duela eta beste hainbat pelikula.

Hirugarrena berriki Donostiako Antiguo auzoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bi kide adin-txikiren kontra burututako eraso fisikoaren harira etorritakoa izan da. Erasoaren ondorioz 17 urteko gazte batek hiru puntu jaso behar izan zituen bekainean irekitako zauria ixteko. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ohar bat kaleratu zuen erasoa salatzeko. Era berean, kide  batzuk Antiguo auzoraino gerturatu ginen (Platero Herriko Tabernara barne), gure gazteei babesa ematera eta erasotzaileei aurpegira esatera gure militanteen kontrako erasorik ez genuela onartuko. 
 
Antiguoko Txosna Batzordeak, Sorturen beso folkloriko-festiboak alegia, bere agiria atera zuen Amnistiaren Aldeko Mugimendua gezurretan ari zela esanez, izan ere, jipoiaren arrazoia gazte hauek txosnak pintatu izana baitzen,  betiere batzorde honen arabera. Egun gutxi pasatu ziren Amnistiaren Aldeko Mugimenduak prentsaurreko batean Antiguon gertatzen denaren erradiografia osoa egin zuen arte. Prentsaurreko horri esker jakin ahal izan genuen Antiguoko Sortuk ezkutatzen zigula txosnetan pintadak agertu baino lehen gure propaganda kendu egin zutela egun horretan, eta beste egun batzuetan ere kendu egin zutela, eta azken bi urteetan gazte hauek irainak, mehatxuak, pintadak eta abar luze bat pairatu behar izan dutela haien militantzia  politikoagatik. Agerian gelditu zen etsaiaren aurrean otzan agertzen direnak gure aurrean txakur amorratuak bihurtzen direla. Agerian gelditu zen Antiguoko sortuk egia erdi batzuk eta gezur asko esan zizkiola Antiguoko auzoari eta Euskal Herri osoari. Agerian gelditu zen Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren zintzotasuna eta Sorturen faltsukeria.

Arkaitz Rodriguezen hitzei berriz helduta eta beraiek etsaiez ez direla tronpatzen dionekoa ekarrita, esan beharra dago gu etsaitzat hartzen ez bagaituzte oso ondo disimulatzen dutela. Esan beharra dago ere Sortuko presidente ohia epaileei eta zipaioei eskua luzatzen ikusi nuenean hori zela hain zuzen ere pentsatu nuena: “Ondo eginda Hasier, zuk bai dakizula etsaia tratatzen!”
 
Arkaitz Rodriguez, guk argi daukagu zein den etsaia, badakigu Espainiako eta Frantziako estatuak direla, kolore guztietako txakurrak direla, PNV dela zuek beraiekin paktatzeko irrikan zaudeten arren. Zuek ulertzera ematen duzuenaren kontra, gure mezu gehienak beraien aurkakoak dira, beste kontu bat da zuek, zuen komunikabideek eta etsaien komunikabideek mezu horiek ezkutatzea gure diskurtsoa desitxuratzeko. Emango ditudan datuak erraz konprobatu daitezke gure blogean: mugimenduak sinatutako agirien %92’11ak

Euskal Herriaren etsaiei kritika egiten diete, %5’26ak Sorturen ildo politikoaren inguruko irakurketa eta kritika politikoa biltzen dute, eta %2’63ak aurreko biak konbinatzen ditu. Datu objektiboak dira, ez ditut nik asmatu.
 
Datu hauek gure jarduera eta diskurtso politikoaren adierazgarri dira Beste kontu bat da, guk argi izanik gure etsaia zein den, ondo dakigula ere etsaiarekin konfrontatu ez dezagun bide erdian jartzen zaigun oztopo nagusia Sortu bilakatu dela, eta ez guretzat bakarrik, baizik eta Sorturen kontrolpetik ihes egiten duen herri mugimenduaren edozein adierazpenarentzat ere (Leioako ikasleak, okupazio mugimendua, txandakako gose greba burutu zuten euskal preso politikoak).

Komunikabideetan daukagun presentziari dagokionez, erreza da 0+0  zenbatzea. Zenbatetan izan da Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkaririk telebista bateko platoan? Inoiz ez. Zenbatetan izan da Sortuko militanterik  Amnistiaren Aldeko Mugimenduari buruz hitz egiten En Jake, Ahoz Aho eta ETBko beste saio batzuetan? Programa horietan gaia atera den bakoitzean.
Zer eskatzen duzue, Amnistiaren Aldeko Mugimendua leku guztietan zentsuratzea? Hitz egin argi, faxisten aurka eskatzen ez dituzuen neurriak  amnistia aldarrikatzen dugunon aurka eskatzen dituzue. Nor tronpatzen da  etsaiaz?
 
Komunikabideekin jarraituz, gure mugimenduak etika minimo bat mantentzen duela esan beharra dago. Sortuk El Correori elkarrizketak eman dizkion bitartean gure mugimenduak ukatu egin dizkio, Euskal Herriarekiko mantentzen duen ildo faxista eta lotsagarria dela eta. Gure ukazioari El Correok emandako ia berehalako erantzuna gure hainbat kideren militantziari eta bizitza pertsonalari buruzko erreportaje sentsazionalistak argitaratzea izan da. Hori da El Correok ematen digun espazioa, gure jarduera politikoa desitxuratzeko eta kariturizatzeko ematen diguna. Hori baldin bada prentsan kendu nahi diguzuen espazioa, zuentzat dena.
 
Gai honekin jarraitzeko, eta etsaiak egiten duena erreferentzia moduan hartzen duzuelarik zuen bidea zuzena dela eta gurea guztiz okerra dela frogatzeko, gomendatzen dizuet beste gai batzuetan zuen kontra kokatzen diren kazetari eta tertuliano ezberdinek, amnistiaren gaia ateratzen denean noren alde kokatzen diren erreparatu dezazuen. Ikusiko duzue zelan Xabier Lapitzek defendatzen zaituzten, ikusiko duzue zelan PNVk presoen gaian planteatzen dituzuen urratsak eznahiko baina positiboki baloratzen dituen, ikusiko duzue zelan Luis Rodriguez Aizpeoleak kapote bat botatzen dizuen, ikusiko duzue zelan Idoia Mendia zuengandik guregandik baino askoz ere gertuago kokatzen den.
 
Azken gai bat plazaratu nahi dut. Hasieran esan dut Sortu egoera lokaztu nahian dabilela eztabaida politikoa ekidin aldera, eta orain arte lortu egin duelakoan nago. Gugan etsai bat asmatu du mahai baten inguruan gurekin ez jesartzeko aitzakia moduan. Hainbatetan eskaini diote gure mugimenduari eta foro ezberdinetatik Sortu, Sare, Bagoaz eta presoen gaia lantzen duten beste eragileekin mahai-inguruetan parte hartzea. Gure mugimenduaren erantzuna guztietan baiezkoa izan den bitartean, Errekaleorren eman genuen eztabaida alde batera utzita, beste guztietan ezezko borobila eman dute gainontzekoek.

Erantzun ohikoena eztabaida hori ez dutela egoki ikusten izan da. Pentsatzen dut benetako arrazoia beste bat dela: bitartekoak izanez gero errazagoa dela mahai baten inguruan baino, eztabaida bulo, gezur eta manipulazioen bitartez  irabaztea, eta Sortuk bitarteko nahikoak ditu horretarako. Hala ere gonbitea eginda dago: eztabaida publikoa, nahi duten tokian, egunean eta formatuan.
 
Sendoa Jurado Garcia. Amnistiaren aldeko mlitantea.
______
 
[Castellano]
 
Medias verdades, mentiras y mitos como parte de la guerra psicológica.

Hace unos días el portavoz de Sortu, Arkaitz Rodriguez, fue entrevistado por la periodista Saioa Martija en el programa “Ahoz Aho +” de ETB1. En un momento de la entrevista, la periodista le pregunto a Rodríguez si Sortu mantenía relaciones con “ATA” (en referencia al Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión). La respuesta no fue ni que sí ni que no. El portavoz de Sortu dijo que “ATA utiliza la mentira contra Sortu”, “nosotros no nos confundimos de enemigo” y “no les queremos dar más eco porque nos parece que ya les dan bastante eco varios medios de comunicación de la parte del estado”.
 
En otro artículo que escribí hace algún tiempo denuncie que algunos, en este caso Sortu, utilizaban los argumentos “ad hominem” para esquivar el debate político. Los argumentos ad hominem son aquellos que, aun no siendo ciertos se toman como verdaderos, no porque sean creíbles o porque están bien estructurados, sino porque los damos por buenos en base a quién sea el emisor de la mentira. Me estoy refiriendo a los argumentos del tipo “Yo tengo razón por el simple hecho de ser yo, y tú no tienes razón porque eres tú”.
 
Ésta es la principal estrategia que Sortu y su red político-mediática han utilizado desde el principio contra el Movimiento Pro Amnistía, y junto a los argumentos ad hominem han utilizado la mentira, la manipulación, la divulgación de bulos sobre nuestros militantes y, en algunos casos concretos, la agresión física. Arkaitz Rodríguez ha pretendido imponer, una vez más, la etiqueta de mentiroso al Movimiento Pro Amnistía.
 
Sin embargo, si miramos a la realidad sin las gafas de madera, nos daremos cuenta de que la mentira tiene las patas cortas, tanto que a estas alturas Sortu y su periódico Gara van arrastrando el culo por el suelo. Ha habido tres discusiones públicas destacadas que han dejado la credibilidad y la honestidad de cada uno al descubierto.
 
La primera de ellas fue la provocada por una nota de Gara-Naiz en la que, entre otras mentiras, decía que no informaba sobre el Movimiento Pro Amnistía porque no les hacíamos llegar esa información. El Movimiento Pro Amnistía tuvo que publicar el pantallazo de los emails enviados al diario para dejar al descubierto esta mentira. Las informaciones, recibirlas, las recibió. No las publicaban, simplemente, porque mantienen una estrategia de censura contra nuestro movimiento. Podían haberlo dicho así, pero prefirieron distorsionar la realidad, y la mentira es la mayor traición que un periodista le puede hacer a su código deontológico.
 
El segundo caso es el de seis militantes de ETA que dijeron en un juicio en París que uno de ellos había recibido una invitación por parte del Movimiento Pro Amnistía para que abandonara el EPPK. También en esta ocasión el Movimiento Pro Amnistía tuvo que hacer pública la carta remitida a este preso (que tenía como fin responder a varias cuestiones planteadas por él mismo). Con su publicación quedaba al descubierto que no existía tal invitación, y entonces hay quien empezó a buscar todo tipo de excusas: que “bueno, no lo pone pero se puede interpretar”, que la abuela fuma y demás películas.

El tercero es el suscitado recientemente a raíz del ataque en el barrio donostiarra del Antiguo a dos menores de edad miembros del Movimiento Pro Amnistía. Como consecuencia del ataque un joven de 17 años tuvo que recibir tres puntos de sutura para cerrar la herida que le produjeron en la ceja. El Movimiento Pro Amnistía sacó una nota denunciando la agresión. Igualmente, algunos compañeros nos acercamos hasta el barrio del Antiguo (incluida la Herriko Taberna Platero), para dar apoyo a nuestros jóvenes y para decirles a la cara a los agresores que no íbamos a tolerar ataques contra nuestros militantes.
 
La Comisión de Txosnas del Antiguo, o lo que es lo mismo, el brazo folklórico-festivo de Sortu, sacó su comunicado diciendo que el Movimiento Pro Amnistía estaba mintiendo, ya que el motivo de la paliza era que estos jóvenes habían pintado las txosnas, siempre según esta comisión. Pasaron pocos días hasta que el Movimiento Pro Amnistía hizo una rueda de prensa ofreciendo una radiografía completa sobre lo que pasaba en el Antiguo. Gracias esa comparecencia pudimos saber que Sortu del Antiguo nos ocultaba que antes de que aparecieran las pintadas de las txosnas, ese mismo día ellos habían arrancado toda nuestra propaganda, y que otros días también lo habían hecho, y que durante los dos últimos años estos jóvenes habían tenido que sufrir insultos, amenazas, pintadas y un largo etcétera por su militancia política. Quedó al descubierto que quienes se muestran dóciles ante el enemigo se comportan como perros rabiosos ante nosotros. Quedo al descubierto que Sortu-Antiguo le había contado a su barrio y a toda Euskal Herria algunas medias verdades y muchas mentiras. Quedó al descubierto la honestidad del Movimiento Pro Amnistía y la falsedad de Sortu. 
 
Volviendo a las palabras de Arkaitz Rodríguez y trayendo eso de que ellos no se confunden de enemigo, hay que decir que si a nosotros no nos toman por enemigo lo disimulan muy bien. También tengo que decir que cuando vi al ex presidente de Sortu estrechando a la mano a jueces y cipayos pensé: “¡Bien hecho Hasier, tú sí que sabes tratar al enemigo!”
 
Arkaitz Rodríguez, nosotros tenemos claro quién es el enemigo, sabemos que son los estados español y francés, sabemos que son los perros de todos los colores, sabemos que es el PNV aunque vosotros estéis deseando pactar con ellos. En contra de lo que dais a entender, la mayoría de nuestros mensajes son contra ellos. Otra cosa es que vosotros, vuestros medios y los medios del enemigo escondan esos mensajes para distorsionar nuestro discurso. Los datos que voy a dar se pueden comprobar fácilmente en nuestro blog: el 92’11% de los comunicados firmados por el movimiento critican a los enemigos de Euskal Herria, el 5’26% reúnen lecturas políticas y críticas respecto a la línea política de Sortu, y el 2’63% combina la dos anteriores. Son datos objetivos, no me los he inventado yo.
 
Estos datos son significativos respecto a nuestro actuar y discurso político. Otro tema es que sabiendo quién es nuestro enemigo, también sepamos que el principal obstáculo es ese Sortu que se nos pone en mitad del camino para que no confrontemos con el enemigo, y no es obstáculo sólo para nosotros, sino para cualquier expresión del movimiento popular que se escape de su control (estudiantes de Leioa, movimiento de okupación, presos políticos que realizaron la huelga de hambre rotativaI).
 
Respecto a la presencia que tenemos en los medios de comunicación, es fácil sumar 0+0. ¿Cuántas veces ha habido algún representante del Movimiento Pro Amnistía en algún plató de televisión? Ninguna. ¿Cuántas veces ha habido algún representante de Sortu hablando sobre el Movimiento Pro Amnistía en En Jake, Ahoz Aho y en otros programas de ETB? Cada vez que en uno de esos programas ha salido el tema. ¿Qué pedís? ¿Qué se censure al Movimiento Pro Amnistía en todas partes? Hablad claro y decid que las medidas que no pedís contra los fascistas las pedís contra el Movimiento Pro Amnistía. ¿Quién se confunde de enemigo?
 
Siguiendo con los medios de comunicación, hay que decir que nuestro movimiento mantiene una ética mínima. Mientras que Sortu ha dado entrevistas a El Correo nuestro movimiento se las ha negado debido a la línea fascista y vergonzosa que mantiene este periódico hacia Euskal Herria. Nuestra negativa fue respondida por El Correo casi de inmediato en forma de publicación de reportajes sensacionalistas sobre la militancia y la vida personal de algunos de nuestros kides. Ese es el espacio que nos da El Correo, el que nos da para distorsionar y caricaturizar nuestra actividad política. Si ese es el espacio que nos queréis quitar en prensa, para vosotros todo.
 
Siguiendo con este tema y teniendo en cuenta que tomáis como referencia lo que el enemigo hace para demostrar que vuestro camino es el correcto y el nuestro está completamente equivocado, os recomiendo que reparéis en la actitud que toman esos periodistas y tertulianos que en otros temas siempre se sitúan en vuestra contra, y comprobéis el lado en el que se colocan cada vez que se trata el tema de la amnistía. Veréis cómo Xabier Lapitz os defiende, cómo el PNV valora como insuficientes los pasos que dais en el tema de los presos pero al mismo tiempo los considera positivos, veréis cómo Luis Rodríguez Aizpeolea os echa un capote, veréis cómo Idoia Mendia se sitúa mucho más cerca de vosotros que de nosotros.
 
Quiero sacar un último tema. Al principio he dicho que Sortu quiere embarrar la situación para evitar el debate político, y creo que hasta ahora lo ha conseguido. Han sido varias las ocasiones y los foros desde los que se le ha ofrecido a nuestro movimiento participar en debates con otros agentes que trabajan el tema de los presos como Sortu, Sare y Bagoaz. Mientras que la respuesta de nuestro movimiento siempre ha sido que sí, a excepción del debate que hicimos en Errekaleor, la respuesta del resto siempre ha sido un no rotundo. La respuesta más habitual ha sido que no veían adecuado ese debate. Creo que la verdadera razón es otra: que teniendo medios para ello es más fácil ganar los debates por medio de bulos, mentiras y manipulaciones que entorno a una mesa, y Sortu tiene medios suficientes para ello. A pesar de todo la invitación está cursada: debate público dónde quieran, cuando quieran y en el formato que quieran.

Sendoa Jurado García. Militante pro amnistía.
 
-------------

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada