viernes, 3 de marzo de 2017

[Aurrerantz 4] Llamamiento para la (re)creación del movimiento popular y obrero en Euskal Herria



Artículo de colaboración: Aurrerantz


Euskara]
 
[Aurrerantz 4] Euskal Herriko herri eta langile mugimenduaren (berr)eraketarako deialdia
 
Herri eta langile mugimenduak euskal herri langileak pairatzen dituen zapalkuntza zehatzei aurre egiten die; bere burua antolatuz eta kudeatuz, autodeterminazioa eta autodefentsa praktikatuz aurre egiten die. Herri eta langile mugimendua ENAMren sorrera historikoaren oinarria izan da.
 
Aurrera eraman duen borroka dela eta, Estatu kapitalista eta patriarkal espainolaren eta frantsesaren erasoen jomuga izan da: langile klasearen eta herritar sektore zabalen txirotzea, prekarizazioa, gain-esplotazioa, denbora librearen murrizpena, errepresioak, guda kulturala, alienazioa, desintegrazioa (fabrikak, auzo industrialak desagertzen joan dira), sexu-genero erasoa, eta abar. Euskal burgesiaren ordezkari den EAJren interesak Estatuei lotuta daude, eta horregatik aurre egin ordez erasoak burutzen laguntzen du.
 
Kapitalismoaren egungo krisiak sortutako egoera ekonomikoaren eta sozialaren aurrean, burgesia txikiaren eta gaizki izendatutako «klase ertainen» sektore batzuk Estatu zapaltzaileek martxan jarritako neurrien kontra protesta egiten dute. Herri mugimenduak inklusiboa baina iraultzailea eta independentista izango den modelo bat planteatu behar du, jendartearen kapa horiek erreformismoaren eraginetik ateratzen saiatuz. Euskal herri mugimenduak klase askapen nazionalaren alde, feminismoaren alde eta independentziaren alde borroka egin behar du.
 
Premiazkoa da herri mugimenduaren berr-antolaketaren alde lan egitea, eta horretarako hausnarketa kolektibo bat egin behar dugu; zein jendartetan bizi garen, boterearen erasoak zeintzuk izan diren eta diren, erasoek nola ahultzen gaituzten eta gure indarrak ezagutzen jakiteko hausnarketa.
 
Kurtso hau bukatu baino lehen egin beharreko eztabaida batera deitzen dugu, eta eztabaidarako bost bloke handi proposatzen ditugu:
 
1.
Emakume langilea bere bizkar gainean klase, nazio eta sexu-genero zapalkuntzen zatirik handiena daraman oinarri herritar kuantitatibo eta kualitatiboa da. Hori dela eta Euskal Herri feminista, sozialista eta independiente baten aldeko borroketan funtsezko indar iraultzaile gisa kokatu behar da feminismo abertzalea.
 
2.
Herri mugimendua eta mugimendu sozialak ondare komunalen eta eskubide sozialen defentsarako eta berreskurapenerako koordinatu behar dira.
 
3.
Aipatutako aldaketen aurrean, trebakuntza ideologikoaren, teorikoaren eta praktikoaren bidez, gaitasun teoriko-politikoa eguneratu beharra dago.
 
4.
Ezinezkoa da Euskal Herriaz hitz egitea eta euskal kultura baztertzea.

Euskal kulturaren, eta bereziki hizkuntza, euskararen, suspertzea eta sendotzea eztabaida horren eta Euskal Herriko askapen prozesuaren oinarrizko ardatz bat izatea derrigorrezkoa da.
 
5.
Estatu zapaltzaileen errepresioen aurrean, herri mugimenduak aurre egingo dien teoria eta praktika bat garatu behar du. Era berean, Estatuek bahitu politiko gisa erabiltzen jarraitzen dituen gure kide preso, exiliatu eta deportatu guztiak askatzeko borroka egin behar du.
 
Aurreko guztia erdietsi nahi badugu aktiboa, erradikala eta desobedientea izango den borroka bat beharrezkoa da; Euskal Herri feminista, sozialista, bateratua, euskalduna eta independientea lortzeko borroka.
 
Aurrerantz
 
Euskal Herrian, 2017ko otsailaren 23an
 
 
 ____
[Castellano]
 
[Aurrerantz 4] Llamamiento para la (re)creación del movimiento popular y obrero en Euskal Herria
 
El movimiento popular y obrero se enfrenta a las opresiones concretas que sufre el pueblo trabajador vasco y lo hace a través de la autoorganización, la autogestion, la autodeterminación y la autodefensa.El movimiento popular y obrero ha sido la base sobre la que se creó históricamente el MLNV.
 
Por su lucha ha sido atacado brutalmente por los Estados español y francés capitalistas y patriarcales a través del empobrecimiento de la clase trabajadora y amplios sectores populares, la precarización, la sobreexplotación, la reducción del tiempo libre, las represiones, la guerra cultural, la alienación, la desintegración (las fábricas, los barrios industriales han ido desapareciendo), la agresión sexo-género, etc. Los intereses del PNV, en tanto que representante de la burguesía vasca, están unidos a estos Estados por lo que no se enfrenta a ellos, colaborando en dichos ataques.
 
Ante la situación económica y social ocasionada por la crisis actual del capitalismo, algunos sectores de la pequeña burguesía y de las mal llamadas «clases medias» protestan ante las medidas tomadas por los Estados opresores. El movimiento popular ha de plantear un modelo incluyente pero revolucionario e independentista vasco, intentando sacar estas capas de la influencia del reformismo. El movimiento popular vasco tiene que luchar por la liberación nacional de clase, por el feminismo y por la independencia.
 
Es urgente trabajar para la re-organización del movimiento popular, para ello tenemos que realizar una reflexión colectiva para saber en qué sociedad vivimos, cuáles han sido y son los ataques del poder, cómo nos debilitan y saber cuáles son nuestras fuerzas.
 
Llamamos a participar en un debate a realizar antes del final de este curso para el que proponemos cinco grandes bloques:
 
1.
La mujer trabajadora es la base popular cuantitativa y cualitativa sobre la que se carga el grueso de las opresiones de clase, nacional y sexo-género. Por ello el feminismo abertzale se erige como fuerza revolucionaria fundamental en las luchas por una Euskal Herria feminista, socialista e independiente.
 
2.
El movimiento popular y los movimientos sociales han de coordinarse en la defensa y en la recuperación de los bienes comunales y de los derechos sociales.
 
3.
Es necesario actualizar la capacidad teórico-política frente a los cambios mencionados a través de la formación ideológica, teórica y práctica.
 
4.
No podemos hablar de Euskal Herria dejando a un lado la cultura vasca.

Es imprescindible que este debate y el proceso de liberación de Euskal Herria tenga como uno de sus ejes fundamentales la recuperación y refortalecimiento de la cultura vasca, en especial su lengua, el euskara.
 
5.
Ante las represiones de los Estados opresores el movimiento popular debe desarrollar una teoría y una práctica para hacerles frente, además de luchar por la puesta en libertad de todos y todas las compañeras presas, exiliadas y deportadas que los Estados siguen utilizando como rehenes políticos.
 
La consecución de todo lo anterior necesita una lucha activa, radical y desobediente para llegar a una Euskal Herria feminista, socialista, reunificado, euskaldun e independiente.
 
Aurrerantz
 
2 de marzo de 2017
 
-----------

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada