jueves, 27 de julio de 2017

Están torturando a Aitzol Gogorza



Artículo de Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso politiko ohia


(eusk)

Aitzol Gogorza torturatzen ari dira



Aitzol Gogorza euskal preso politikoa albiste txarren iturri izan da berriro ere, Aitzolen familiak eta Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak salatu dutenez. Ez da erasotzen duten lehendabiziko aldia (oraingo honetan damutzeko eskaka etorri zaizkio bere gaixotasun larria ondo baino hobeto ezagutu arren), ezta berak salaketa eta borrokarekin erantzuten duen bakarra ere. Azken bi protesta-borroka nagusiak gose grebak izan dira, eta horietako azkenean hainbat EPP-k 107 egun eman zituzten txandakako gose greban, Aitzolekiko elkartasunez eta beste euskal preso politiko gaixo larrien egoera salatzeko.

DGIP espainiarrak eta Barne Ministerioak esana dute larri gaixo diren EPP-ek bere zenari, iraganari, borrokari, militantziari, izaera politikoari eta abar luze bati uko ez eginez gero, hil baino bi hilabete lehenago ez dituztela kaleratuko. Esan ez dutena, besteren artean, Aitzoli egiten diotena da, hots, nahasmen obsesibo-konpultsiboa sintoma psikotikoekin nahastuta duen euskal preso politikoa zirikatzen ari direla. Horrek tortura du izena. Eta are urrunago joan ahalko ginateke. Bere gaixotasunaren inguruan urtetako gertakariak ikusita, hori ez al da bere buruaz beste egitera nolabaiteko bultzada edo saioa?

Gauzak horrela, DGIP eta Barne Ministerioaren erantzukizuna seinalatu beharra dago. Eta argi eta garbi diogu eurek izango direla erantzuleak Aitzoli gerta lekiokeenaz. Lehenak eta zuzen-zuzenak. Hori azpimarraturik, eta Aitzolen kasuaz ari garelarik, beste kontu bi aipatu behar dugu nahi eta nahi ez. Batetik, barneko elkartasuna, bestetik, kanpoko elkartasuna.

Barneko elkartasunaz. Larriki gaixo dagoen kide bati edo egoera larrian dauden kide batzuei, elkartasun ekintzekin lagundu ahal diegu, horregatik zigortuak izango garela aldez aurretik jakinik ere. Baina, nola lagundu irteera pertsonalek santzio/zigorrik gabeko ibilbide bat egitea exigitzen badute? Galdera xumea eta edozein momentutan inork bere buruari egin ahal diona. Barneko elkartasunari so egiten badiogu, etsaiaren legea bete eta berataz profitatzea nahi duen euskal preso politikoa, etsaiaren esku egongo da beti. Era berean, borrokaren bat aurrera badarama edo aginduren bat desobeditzen badu, akabo espetxe-onurak, irteera indibidualei begira. Elkartasunarekin, kolektibotasunarekin eta borrokarekin ez dago irtenbide pertsonalik. Horren xumea. Zoritxarrez, Aitzolena bezalako adibide krudelak ezagutuko ditugu hemendik aurrera ere.

Kanpoko elkartasunaz. Esan gabe doa Aitzol, Ibon eta beste gaixo larrien egoera gure eskuetan dagoela, euskal herri langilearen eskuetan. Kontziente izan behar gara tamainako erantzukizunaz eta aferari zintzoki heldu behar diogu behingoz. Horretarako, mobilizazioa eta desobedientzia ditugu tresna herritarrak besteren artean. Eta urratsak eman behar ditugu Euskal Herriko bazter guztietatik AMNISTIAren oihua piztuz. Antolakuntzaz eta borrokaz. Ez dago beste biderik.

Eta euskal herri langilearen eskuetan dagoela diogu, 1977an ere nagusiki EPP-ak kaleratu zituztenak herri dinamikak izan zirelako, besteak beste, alderdi politiko gehienak hauteskundeei eta euren buruei begira zeudelako. Gaur egun ere, alderdi gehienek, sindikatuek eta bestek ez dute harririk mugituko baldin eta harrobia gure okupatzaileen legez kanpo badago. Hori azken urteotan konstatatu egin den errealitatea da.

Aitzol eta beste gaixo larriak berehala kalera ditzatela exijitzen dugu eta AMNISTIA dela bide bakarra aldarrikatzen dugu berriro ere. Gure EPP-entzat eta Euskal Herriarentzat. Eta badiogu ere euskal iheslari, deportatu eta preso politikoen etorkizuna euskal herri langilearen eskuetan eta honek garatu ahalko dituen dinamiketan dagoela.
 

(cast)


Están torturando a Aitzol Gogorza

Según ha denunciado la familia de Aitzol y el Movimiento pro Amnistia y contra la Represión, el preso político vasco Aitzol Gogorza de nuevo ha sido fuente de malas noticias. No es la primera vez que le acosan (en esta ocasión pidiéndole que se arrepienta, a pesar de que conocen perfectamente su gravísima enfermedad), y tampoco la única, a la que ha respondido con la denuncia y con la lucha. Sus dos últimas protestas/luchas importantes han sido dos huelgas de hambre y en la última de las dos, compañeros PPV desarrollaron una huelga de hambre rotativa de 107 dias en solidaridad con Aitzol y en denuncia de la situación del resto de presos políticos vascos enfermos.

El Ministerio del interior y la DGIP española tienen anunciado que mientras los PPV enfermos no renuncien a su ser, a su pasado, a su militancia, a su carácter político y un largo etc., no les pondrán en libertad salvo dos meses antes de su muerte. Lo que no dicen, entre otras cosas, es lo que le hacen a Aitzol, es decir, están provocando a un preso político vasco que padece trastorno obsesivo compulsivo asociado con síntomas psicóticos. A eso se le llama tortura. Y podríamos ir más lejos. Visto lo sucedido durante años en relación a su enfermedad ¿eso no es un intento o un empujón al suicidio?


Siendo esto así, hay que señalar la responsabilidad del Ministerio del interior y de la DGIP. Y hay que decir claro que ellos serán los responsables de lo que le pudiera ocurrir a Aitzol. Los primeros y de una manera directa. Una vez de señalarlo, y tratando el caso de Aitzol, también tenemos que mencionar un par de cosas. De un lado, la solidaridad interna y, de otro, la solidaridad del exterior.

Sobre la solidaridad interna. Se puede ayudar a un compañero que está gravemente enfermo, o a unos compañeros que estan padeciendo una grave situación, con actos de solidaridad contando de antemano con los consiguientes castigos. ¿Pero cómo ayudarles si las salidas personales exigen hacer un camino sin sanciones o castigos? Es una pregunta simple que cualquiera se la puede hacer en algún momento. Si miramos a la solidaridad interna, el preso político vasco que acate la ley del enemigo y quiera aprovecharse de ella, siempre estará en manos del enemigo. De la misma manera, si lleva adelante alguna lucha o desobedece una orden, se acabaron los beneficios penitenciarios en cuanto a las salidas individuales. No hay salidas personales con la lucha, con lo colectivo, con la solidaridad. Así de simple. Por desgracia, también de aquí en adelante sabremos de despiadados casos como el de Aitzol.

Sobre la solidaridad exterior. Ni que decir tiene que la situación de Ibon, Aitzol y el resto de PPV gravemente enfermos está en nuestras manos, en las manos del pueblo trabajador vasco. Tenemos que ser conscientes de la enorme responsabilidad que tenemos y, de una vez, tenemos que mirar de frente a la represión. Y para ello, y entre otras, tenemos la movilización y la desobediencia como herramientas populares. Y tenemos que dar pasos por todos los rincones de Euskal Herria llevando en alto el grito de AMNISTIA. Con lucha y con organización. No hay otro camino.


Y manifestamos que está en las manos del pueblo trabajador vasco porque principalmente fueron las dinámicas populares las que sacaron a los PPV en 1977, entre otras cosas, porque la mayoría de los partidos políticos estaban mirando a sus asuntos y a las elecciones. También hoy en día la mayoría de partidos políticos, sindicatos y demás no moverán un dedo para nada que esté fuera de la legalidad de los que nos ocupan. Esa es una realidad que hemos constatado en los últimos años.


De nuevo reivindicamos que el único camino es la AMNISTIA y exijimos que Aitzol y el resto de enfermos graves sean inmediatamente excarcelados. Y decimos también que el futuro de los huídos, deportados y presos políticos vascos está en las manos del pueblo trabajador vasco y en las dinámicas que éste pueda desarrollar.
 
----------

No hay comentarios:

Publicar un comentario