sábado, 26 de agosto de 2017

Manifestación por los presos políticos en la Aste Nagusia de Bilbo











Amnistiaren aldeko manifestazioa egin dute Bilboko Aste Nagusian

Gaurko gure lehenengo hitzak, 20 urte preso eman eta gero espetxeak eraildako azken euskal preso politikoarentzat dira: agur eta ohore, Kepa del Hoyo! Eta eraildakoa esaten dugu heriotza honek arduradun politikoak dituelako. Keparen heriotza ez da, “sasi-demokraten klubeko” alderdiek aditzera eman nahi duten bezala, heriotza naturala izan, bizitza osorako kartzela zigorra ezarriz gero, kartzelan hiltzea zerbait naturala bilakatu nahi duten arren.

28 dira 1981etik hona kartzelak hildako euskal militanteak, batzuk kartzelan bertan eta beste batzuk kartzelatik askatu berri, etxean hil zitezen. Horixe da, hain zuzen ere, Zoido ministro faxistak orain gutxi preso politiko eriei iragarri zien patua, hiltzeko bi hilabete falta zitzaizkienean besterik ez zituztela askatuko esan zuenean.

Pero como decimos, estas muertes y todo el sufrimiento generado por la represión carcelaria de los Estados español y francés tienen responsables políticos con nombres y apellidos. Detrás de esas sonrisas prefabricadas para el marketing político, sólo hay falsos vendedores de la paz que, sin embargo, no paran de hacer la guerra en contra de trabajadores y pueblos, con el único objetivo de mantener sus privilegios y los de las élites que nos someten con mano de hierro desde el anonimato del IBEX 35 y del CAC 40.

PSOE eta PP espainiar Estatutik, PSF eta UMP frantziarretik, eta PNV Euskal Herritik bertatik. Zuek zarete oraindik, XXI. mendean, gurea herri zapaldua izaten jarraitzearen arduradun nagusiak, eta zuek zarete, ondorioz, Euskal Herriaren askatasuna lortzeko saiakeran aritzegatik preso, deportatuta ala sasian jarraitzen duten militante politikoen egoeraren arduradun nagusiak.

Ez esan berriro Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua dela bere errepresaliatuen egoeraren erruduna. Izatekotan, gurekin borroka konpartitu dutenen gaineko zor saihestezina da daukaguna, baina zuek, euskal jauntxoak, zuek, frankismoaren eta X Jaunaren oinordekoak, zuek, frantziar jakobinoak, zuek zarete herri honen historia politiko hurbilenean eragindako sufrimendu osoaren errudun bakarrak.

Vaya también un mensaje con su correspondiente crítica para todos esos sectores que se dicen de izquierda y que no son más que progres de salón jugando al mismo marketing político que mencionábamos antes, para esos que juegan a ser rebeldes porque el mundo les hizo así, para esos que critican a quienes se juegan todo a cambio de nada mientras ellos hacen la carrera de políticos profesionales. Parece mentira que a estas alturas os tengamos que explicar que la equidistancia entre opresor y oprimido no existe, y que quien defiende esa postura se sitúa siempre del lado de la barbarie. Que os tengamos que explicar que no es verdad que los extremos se tocan y que no es lo mismo el fascista que se dedica a atacar al débil por su condición sexual, cultural, de raza o de militancia revolucionaria que quien ataca al fascista al que el poder protege y financia.

Mensaje y crítica para todo aquel que con la intención de censurar nuestros sentimientos políticos se empeña en comparar el poner fotos de represaliados y represaliadas políticas con poner fotos de mercenarios del terrorismo de estado o de agresores sexuales, porque el simple hecho de que en Euskal Herria haya decenas de miles de personas dispuestas a portar las de los primeros demuestra quienes son hijos e hijas del pueblo y quienes son la morralla a erradicar. No permitiremos que echéis al pozo del olvido a la gente más generosa de este pueblo.

Bukatzeko, gogora ekarri behar dugu orain dela bi egun 23 urte bete direla hainbat preso politikoren estradizioa ekiditeko asmoz Euskal Herriarekiko elkartasun internazionalista burutzen ari zirelarik, Poliziak Filtroko sarraskia gauzatu zuenetik Uruguaiko herriaren aurka. Bertan hainbat pertsona zauritu eta bi solidario erail zituzten. 40 urte bete dira ere Amnistiaren Aldeko Astearen testuinguruan Espainiako Indar Okupatzaileek 7 euskal herritar akabatu zituztenetik. Lau hamarkada eta gero amnistia aldarrikatzen jarraitzen dugu errepresaliatu politikorik gabeko Euskal Herri askea irabazteko tresna gisa. Bahituta edota etxera itzuli ezinik jarraitzen duten militanteei zor diegulako; independentzia, sozialismoa eta amnistiaren aldeko lanean bidean galdu ditugun guztiei zor diegulako; jarrai dezagun antolakuntzan eta borrokan, amesten dugun helburua merezi du eta. Jo ta ke irabazi arte! Gora Euskal Herria askatuta!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

-----------

No hay comentarios:

Publicar un comentario