martes, 17 de octubre de 2017

En relación al arrepentimiento



Por Jon Iurrebaso Atutxa, ex preso politico vasco de ETA


  Damua dela eta ez dela (*)
 
Historikoki euskal preso politikoaren figura galtzeko jokabideen aipamena egiten genuen. Genioen, era berean, damutuaren figura edo damuaren prozesua zekarrela berekin ia-ia modu atzeraezinean.
 
Oraingoan badiogu ere etsaiaren legeak oso-osorik eta termino politiko, teoriko nahiz praktikoetan onartzeak beste kontu bat dakarkigula, alegia, gure identitatearen, gure izanaren eta gure sentimenduen galera. Txikitatik halako sentimenduz jantzita egon garelako edo, bestela, helduaroan atxiki gatzaizkiolako, gure ekintzez guztiz koziente izanik.
 
Halaber, badiogu, teorian eta praktikan, zapalkuntza nazional eta sozialaren bitartez okupatzen gaituen legeei men egiteak geure izana eta identitatea galtzea dakarrela berekin. Aldi berean, gure sentimenduak, gure kulturak, gure harremanak ulertzeko moduak… okupatzaileen galbahetik pasatu behar dute.
 
Ez du balio baietz esatea, benetan ezetz bada. EAJ dugu artista galanta kontu horretan, Guinness liburuan sartzeko modukoa. EAJk dio gure ongizate eta segurtasunerako ari dela lanean, baina dirua poltsikoratzea du helburu, eta dirudienez hori da une honetan nagusitzen dena askoren zentzu komunean.
 
Goian aipatutakoa zenbait jokabideren ondorioz gertatu da. Lehenik, urteotan agertu zaigun erreformismoa, errebisionismoa, horiei gehitu behar zaizkie nagusi den sistema kapitalistaren hedabideen indarra, betiko eliza ofiziala, burgesia txikiaren filosofia barneratzeko tresnak… Hori guztia lurraren arrasean utzitako marka mobilizazioetan eta jarrera pertsonaletan egiaztatzen da.
 
Baina, erne! antolatuta dauden kolektiboetan ere halakorik egiaztatu daiteke. Ez da kontu barregarri bat edo “begira horiei, bakarrik …. lagun kontzentratzea lortu dute”. Datorkigun negu gorrian garesti ordainduko dugu eskuinaldera, sumisio eta konformismoaren aldera egitura jakin batzuek emandako pausoa (ezker abertzalearen pekoak izan edo ez).
 
Dagokigun gaiari heldurik, aintzat hartzeko moduko aukera batzuk daude, eta norbera legitimoak direlakoan egongo da, baina etsaien legeak guztiz onartzen baditugu, gure izanaz damutzen gara. Ez dago hori dena azaltzeko beste modurik. Hemen ez dago iruzur egiterik, teorikoki nahiz praktikoki berehala antzemango litzatekeelako.
 
Euskalduna izan ala ez izateko afera, norberaren jatorria alde batera utzia, aukera bat da, nazio aukera bat, hain zuzen, harrera lurrerako aukera, kolektibitateari buruzko ideal sakonagoak eraikitzeko gunerako aukera. Etorri naizen lekuan ezin izan dut, hortaz, ea hementxe aukera dudan. Azken batean, hementxe izanaren eta integrazioaren aldekoak gara, ez, ordea, euskal eta espainiar burgesiaren esanak betetzekoak.
 
 Berdin gertatzen da hirugarren mundu deiturikoari lagundu nahian dabilenari, hura inbaditu eta baliabide energetikoak ustiatzeaz gain, kolektibo tribalak ezarri eta urrez apaintzen ditu zonaldeko arazoetarako konponbide gisa, baina handik lau urtera inoiz ikusi ez diren hondamendirik latzenak azaleratzen hasten dira kultur, nutrizio eta demografia mailan, lekualdaketak, heriotzak.
 
Nork laguntzen du, nori laguntzen dio eta zertarako? Herrien nazioartekotasunak, klase proletarioak eta herri mailako herritarrek indarrez eskatzen dizkigute elkarrekiko errespetua eta solidaritatea, bai eta elkarrekin jardutea ere. Gaur, hemen Euskal Herrian bertan, denok batera: Gora Euskal Herria Sozialista.
 
(*) Artikulu honek: Izaera politikoa galtzearen gainean. Damuaren gainean. Garraztasunik gabeko termino politikoetan artikuluaren segida da.
 
                    
                 
En relación al arrepentimiento (*)

Decíamos qué actitudes llevaban la pérdida de lo que históricamente se ha conocido como la figura del preso político vasco/a. Y decíamos también que ello conllevaba de una manera cuasi irreversible a la figura del arrepentido o al proceso del arrepentimiento.

En esta ocasión decimos que el hecho de aceptar la ley de enemigo en su globalidad, en términos políticos, teóricos y prácticos, también nos trae otra cuestión. Esta es la pérdida de la identidad. La pérdida de ser lo que somos. Lo que sentimos. Porque desde pequeñas lo hemos sentido así, o por adhesión según nos hemos hecho mayores y plenamente conscientes de nuestros actos.

Decir que asumir en la teoría y en la práctica la ley del que nos ocupa y oprime nacional y socialmente es perder nuestro ser. Es perder nuestra identidad. Es asumir que nuestros sentimientos, nuestra cultura, nuestra forma de entender las relaciones nuestras… quedará a expensas del cedazo de quienes nos ocupan.

Y no vale decir que yo digo sí, pero en realidad es no. En eso, El PNV es un artista Guiness. El PNV dice sí y lo hace para conseguir bienestar y seguridad y por supuesto para que le dejen hacer dinero. Y a estas alturas parece que es lo que prevalece en el sentido común de muchos y muchas.

 Y esa es la consecuencia de varias actitudes. La primera es la aparición durante años del reformismo, revisionismo, más el potencial de los medios de comunicación del sistema capitalista imperante, de la sempiterna iglesia oficial, de los instrumentos de penetración de la filosofía pequeña burguesa… Todo eso ha hecho marca a ras de suelo. Es constatable, en las movilizaciones, en actitudes personales.

Y ojo, es constatable en todos los colectivos organizados. No es cuestión de risa o de decir “mira esos que solo han concentrado a….”. Este paso a la derecha, a la sumisión, al conformismo que han dado ciertas estructuras (de obediencia de izquierda abertzale o no) nos va a salir caro en el crudo invierno que anticipamos.

En el tema que nos ocupa, hay opciones a tomar y cada cual pensará que son las legítimas, pero si asumimos en su plenitud la ley de nuestros enemigos nos estamos arrepintiendo de lo que somos. No hay otra explicación posible. Aquí no se puede hacer trampa porque se ve en lo teórico a la primera y en lo práctico lo mismo.

La cuestión de que soy o no soy vasco, independientemente de la procedencia, es una opción. Una opción nacional, de tierra de acogida, de lugar donde poder construir ideales mayores de colectividad. De que vengo de donde no he podido y a ver si puedo aquí. Y aquí estamos por ser y por integrar, pero no como diga la burguesía española y vasca.

 Es como el que quiere ayudar al llamado tercer mundo y le invade y explota sus recursos energéticos, instaura colectivos tribales a los que adorna con oro y dice que es el camino para solucionar los problemas en la región y al de cuatro años tenemos los mayores desastres culturales, nutricionales, demográficos, de desplazamientos, de muerte jamás conocidos.

Quién ayuda a quien y para qué. El internacionalismo de los pueblos, clase proletaria y capas populares exige que nos unamos en el respeto, en la solidaridad y en la acción. Hoy, aquí en Euskal Herria, entre todos: Gora Euskal Herria Sozialista.


(*) Este artículo es continuación de: Sobre la pérdida del carácter político. Sobre el arrepentimiento. En términos políticos y sin acritud.
 
 
-------------

No hay comentarios:

Publicar un comentario